Administrazioko tramitazio Telematikoak: E-administrazioa
Enpresak eta Merkataritza
Ikastaro honetan jakingo duzu zein tresna erabiltzen diren administrazioarekin tramite telematikoak egiteko eta nola konfiguratu tresna horiek, eta baita ere zeintzuk diren euskal administrazio publikoetan egin daitezkeen tramite garrantzitsuenak.
Helburuak
Parte-hartzaileek ikasiko dute zer behar dugun euskal administrazioarekin tramite telematikoak egiteko, zer den IZENPE eta nola konfiguratu gure ekipoak. Bestalde, Euskal Administrazio Publikoetan egin daitezkeen tramitazio telematiko garrantzitsuenak errepasatuko ditugu, eta batez ere zentratuko gara Eusko Jaurlaritzan, Foru Aldundian eta ikastaroa kokatzen den herriko Udalean.
Edukia
- Administrazio elektronikoko sistemaren baldintza nagusiak.
- Akreditazio tresnak: IZENPE, Ziurtagiri digitalak, Sinadura elektronikoa eta NANe. Zer dira eta nola konfiguratu eta prestatu dezakegu gure ekipoa?
- Administrazioaren zerbitzu katalogoa: Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udalak (bereziki ikastaroa ematen den KZgunearen herriko tramiteak)
Norentzat
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.
Noiz
Irailaren 11an 14:00 - 16:00 etara
Non
Kzgunea Barakaldo-Cedemi (Altos Hornos de Vizcaya 33, 48901 Barakaldo)
Leku erreserba
